jueves, 27 de noviembre de 2008

Quezon city (Manila)

Kaixo! Beno ba gaurkoan bideo bat igotzea aukeratu det. Iritsi eta bigarren eguneko bideoa da. Manilako kaleak eta karreterak nolakoan diren ikusten dira, oso "kaotikoak", jeje. Kontaminazio pila dago, trafiko asko ordu guztietan... Horregatik, ahal dugun gehienetan hemendik alde egiten dugu. Asteburu hau adibidez, hondartzara goaz beste atzerriko ikasleekin (La Union, San Juan). Pixkanaka joanga gara bideo eta argazki gehiago igotzen eta ikusiko duzue konparaketa: hondartza ala hiria!!jeje. Ondo segi.

sábado, 22 de noviembre de 2008

Universidad Ateneo de Manila


Kaixo!
Zer moduz hortikan?Hemen oso ondo gabiltza, klaseak hasi ditugu eta pixkanaka rutinan sartzen asi gara, jeje. Aukeratu ditugun klaseak oso gustoko ditugu, entretenigarriak dira, eta gainera ez dugu azterketarik!!jeje. Gauza da egunero lana egin behar duzula, aurkezpen pila egin behar ditugu astero, lanak entregatu...bana beno, behintzat gaiak interesgarriak dira eta nahiz eta gure ingelesa ez izan primerakoa, ba pixkanaka, geroz eta hobeto egiten ari gara. Argazki hau gure unibertsitatearen zati bat da. Oso handia da, eta batzuetan alde batetik bestera joateko "motokarroa" hartu behar da, jeje.
Beno primeran jarraitu denak, eta pixkanaka joango gara argazki eta bideo gehiago jartzen.
Ondo segi.

jueves, 6 de noviembre de 2008

Boracay


Kaixo.
Zer moduz zabiltzate hortik? Hemen ikusten dezuen bezala oso ondo gabiltza. Aritz aurreko astean iritsi zen eta oporretara joan ginen 5 egun irla batera (Boracay). Argazkian ikusten dezuen bezala izugarri polita da, pasada bat. Ba hori, ondo jarraitzea espero det eta gure argazkiekin inbidi pixkat ematea...jeje.
Muxu