miércoles, 4 de febrero de 2009

Modelazo!!!


Hemen nago berriro!! Bloga ez det alde batera utziko, Filipinetako berrik eukitzen jarraituko dezue!! Beno ba argazki hauek dira, modelo lanetan ibili nintzala hemen...jeje, festa bat promozionatzeko gendea behar zuten, ta animatu in ginan batzuk!! Gainera, unibertsitatetik zehar jarri dituzte kartelak, ze lotsa!!
Muxu!!!

martes, 20 de enero de 2009

Puerto Galera


Kaixo!
Hemen jarraitzen degu betiko modun, kriston lan pilakin, bana beti aurkitzen degu denbora asteburuetan kanpora joateko eta erlaxatzeko...jeje. Asteburu honetan Puerto Galeran egon naiz alperkerian... primeran pasa degu. Frantses pilakin(una plaga, jeje)jun nintzan eta filipino bat ere etorri zen gurekin. Hemen jarri dizuet grabatu genuen bideo bat snorkel egitera gindoazen txalupan ginela. Enbidi pixkat emateko jarri det, jeje, ta ikusteko primeran jarraitzen degula.
Muxu bat denoi!!!

sábado, 10 de enero de 2009

URTE BERRI ON!!!


Beno ba, urte berria hasi da, ta denbora azkar pasatzen da hemen... ia ia erdia in deu, ta konturatu gabe. ondo etorri zaigu gabonetan etxera bueltatzea, kriston pila jan deu, lagunak, familia, gelakide batzuk ta "canary island"eko beste bikotea ere ikusi ditugu, ta berriro filipinetara indar gehiagokin...jeje.
Argazki hau da hemen filipinetan elkartu gean euskaldunena. afaritxo bat in genun elkarrekin ta gero...juerga!!
beno ba oso ondo hasi urtea!!
muxu

domingo, 14 de diciembre de 2008

Gabonak!


Kaixo! Beno ba hemen hasi gara gabonak ospatzen, egia esan duela 2 hilabete hasi gara...jeje. Haurreko ostiralean unibertsitatekoek festa bat prestatu ziguten bertan ikasten ari garen atzerritar guztientzat. Elkarrekin afaldu genuen eta gero lagun hezkutuan antzekoa egin genuen denen artean. Opariak banatu genituen eta gabonetako abestiak abestu genituen. Oso polita izan zan festa. Hurrengo egunean, bertako ikasle batek bere etxera gonbidatu zigun afaltzera. Bere amak janari filipinoa prestatu zigun guztiontzat, oso goxoa zegoen dena, jeje. Eta gero, gabonetako kantak abestu genituen. Herrialdeeka atera ginen eta bakoitza bere hezkuntzan abestu zuen. Guk "ator ator" bertsionatu genuen, eta hor ibili ginan abesten, jeje.
Muxu handi bat denontzat!

jueves, 4 de diciembre de 2008

La Union

Kaixo! Zer moduz zabiltzate? Hemen oso ondo, baina denborarik gabe. Klaseak egunero ditugu eta gainera lan pila bildatzen dizkigute, aurkezpenak ia astero dauzkagu eta gainera ingelesez, lan handiago egin behar dugu. Baina astebururen bat libre dugunean, hondartzara!!jeje. Asteburu honetan La Union-era (San Juan)joan gara. Bertan surf egin dugu, hondartzan botata egon gara, eta motorrak alkilatu genituen ingurua hobeto ezagutzeko. Oso herri politak ikusi genituen inguruan, eta bertako jendea oso ondo portatu zen gurekin. Gauean, festa egiteko ordua iritsi eta karaokean egon ginen hondartzan bertan, oso ondo. Gabonetako abestiak abestu genituen, gazteleraz ere (La Bamba, La Macarena...jeje. Eta jendeak bazekizkien! Beno ba, ea noiz egiten dugun beste irteeraren bat eta joango gara kontatzen.
Muxu handi bat(batez ere Canary!) ta eskuminak denoi!

jueves, 27 de noviembre de 2008

Quezon city (Manila)

Kaixo! Beno ba gaurkoan bideo bat igotzea aukeratu det. Iritsi eta bigarren eguneko bideoa da. Manilako kaleak eta karreterak nolakoan diren ikusten dira, oso "kaotikoak", jeje. Kontaminazio pila dago, trafiko asko ordu guztietan... Horregatik, ahal dugun gehienetan hemendik alde egiten dugu. Asteburu hau adibidez, hondartzara goaz beste atzerriko ikasleekin (La Union, San Juan). Pixkanaka joanga gara bideo eta argazki gehiago igotzen eta ikusiko duzue konparaketa: hondartza ala hiria!!jeje. Ondo segi.

sábado, 22 de noviembre de 2008

Universidad Ateneo de Manila


Kaixo!
Zer moduz hortikan?Hemen oso ondo gabiltza, klaseak hasi ditugu eta pixkanaka rutinan sartzen asi gara, jeje. Aukeratu ditugun klaseak oso gustoko ditugu, entretenigarriak dira, eta gainera ez dugu azterketarik!!jeje. Gauza da egunero lana egin behar duzula, aurkezpen pila egin behar ditugu astero, lanak entregatu...bana beno, behintzat gaiak interesgarriak dira eta nahiz eta gure ingelesa ez izan primerakoa, ba pixkanaka, geroz eta hobeto egiten ari gara. Argazki hau gure unibertsitatearen zati bat da. Oso handia da, eta batzuetan alde batetik bestera joateko "motokarroa" hartu behar da, jeje.
Beno primeran jarraitu denak, eta pixkanaka joango gara argazki eta bideo gehiago jartzen.
Ondo segi.