jueves, 4 de diciembre de 2008

La Union

Kaixo! Zer moduz zabiltzate? Hemen oso ondo, baina denborarik gabe. Klaseak egunero ditugu eta gainera lan pila bildatzen dizkigute, aurkezpenak ia astero dauzkagu eta gainera ingelesez, lan handiago egin behar dugu. Baina astebururen bat libre dugunean, hondartzara!!jeje. Asteburu honetan La Union-era (San Juan)joan gara. Bertan surf egin dugu, hondartzan botata egon gara, eta motorrak alkilatu genituen ingurua hobeto ezagutzeko. Oso herri politak ikusi genituen inguruan, eta bertako jendea oso ondo portatu zen gurekin. Gauean, festa egiteko ordua iritsi eta karaokean egon ginen hondartzan bertan, oso ondo. Gabonetako abestiak abestu genituen, gazteleraz ere (La Bamba, La Macarena...jeje. Eta jendeak bazekizkien! Beno ba, ea noiz egiten dugun beste irteeraren bat eta joango gara kontatzen.
Muxu handi bat(batez ere Canary!) ta eskuminak denoi!

1 comentario:

zurinamets dijo...

Wapa!!!!!!!!!!!
Joe, ze earki zabiltzeten!!! Aritzen naufrago hoitako bat emateu bere bizar sexy horrekin jajaja.
Mu haundi haundi bana hemendi hiruontzako!!!!!!!!!!!