domingo, 14 de diciembre de 2008

Gabonak!


Kaixo! Beno ba hemen hasi gara gabonak ospatzen, egia esan duela 2 hilabete hasi gara...jeje. Haurreko ostiralean unibertsitatekoek festa bat prestatu ziguten bertan ikasten ari garen atzerritar guztientzat. Elkarrekin afaldu genuen eta gero lagun hezkutuan antzekoa egin genuen denen artean. Opariak banatu genituen eta gabonetako abestiak abestu genituen. Oso polita izan zan festa. Hurrengo egunean, bertako ikasle batek bere etxera gonbidatu zigun afaltzera. Bere amak janari filipinoa prestatu zigun guztiontzat, oso goxoa zegoen dena, jeje. Eta gero, gabonetako kantak abestu genituen. Herrialdeeka atera ginen eta bakoitza bere hezkuntzan abestu zuen. Guk "ator ator" bertsionatu genuen, eta hor ibili ginan abesten, jeje.
Muxu handi bat denontzat!

jueves, 4 de diciembre de 2008

La Union

Kaixo! Zer moduz zabiltzate? Hemen oso ondo, baina denborarik gabe. Klaseak egunero ditugu eta gainera lan pila bildatzen dizkigute, aurkezpenak ia astero dauzkagu eta gainera ingelesez, lan handiago egin behar dugu. Baina astebururen bat libre dugunean, hondartzara!!jeje. Asteburu honetan La Union-era (San Juan)joan gara. Bertan surf egin dugu, hondartzan botata egon gara, eta motorrak alkilatu genituen ingurua hobeto ezagutzeko. Oso herri politak ikusi genituen inguruan, eta bertako jendea oso ondo portatu zen gurekin. Gauean, festa egiteko ordua iritsi eta karaokean egon ginen hondartzan bertan, oso ondo. Gabonetako abestiak abestu genituen, gazteleraz ere (La Bamba, La Macarena...jeje. Eta jendeak bazekizkien! Beno ba, ea noiz egiten dugun beste irteeraren bat eta joango gara kontatzen.
Muxu handi bat(batez ere Canary!) ta eskuminak denoi!